Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
ITSASLABARREKO ETXEA.
Non sailkatua : Maiatza 25th, 2009

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

Liburuari buruz:

 

Irakurri dudan liburua ” Itsaslabarreko etxea” da, Miren Agur Meabe idatzia eta argitaletxea Aizkorri da.

 

Liburu hau aukeratu dut irakurri beharreko liburuen artean zegoelako, ez beste zerbait berezigatik.

 

Hona hemen http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/miren-agur-meabe-plaza/bibliografia/itsaslabarreko-etxea?p=1 ematen duen laburpena:

16 urteko neska bakarti eta sentibera batek aurkituko du bere lehen amodioa uda batez. Hori ez da izango aurkikuntza bakarra; itsaslabarreko Solaiz Enea etxezaharra, eta honek ekarriko dizkion abentura eta dohakabe guztiek ere ematen diote gorputza elaberriari.
Itsaslabarreko etxea agertzen den unetik misterioa eta intriga nabarmenduko dira. Detektibeak izango bailiran, Joana protagonista eta bere amodioa Alain, Solaize familiaren inguruko kondaira argitzen hasiko dira, dena jakin arte. Bukaerako argitze hura drama “gorri” eta “beltza” delarik.
Den–dena ezagutuko dugu bere koaderno morean idatzitakoa gogorarazten digun neurrian, urte batzuen ostean, alegia.
Adio iraganari, adio gaztetan izandako amets eta ilusioei, izan liteke obra honen mezutako nagusia. Gaztetan guztia bizi izaten da ilusio handiaz hala ere dramatiko batez; lehen amodioa betiko dela eta zorigaitzak konponezinak direla ere uste egiten da. Baina, tragediarik tragikoena gertatu arren, etorkizun luze eta tentagarriari eutsi ahal eta behar zaiolako esanahia helarazten digu idazleak. Iragana iraganean baztertu.

 

Liburuaren irudi bat:

 

 

 

 

Weborri hau

http://www.miren-agur-meabe.com/edukia.php?id=1&hk=eu egileari buruzko informazioa eskaintzen digu.

 

 

 

Liburua irakurri ostean:

Liburu hau gustatu egin zait baina beste batzuk hau baino askoz gehiago gustatu zaizkit.

Interesagarria iruditu zait misteriotsua delako momentu batzuetan eta amodiozko gaia barnean datorrelako ere. Amaiera oso tristea iruditu zait, heriotza delako bitartekari. Norbait hiltzen denean libururen batean, oso txarto sentitzen naiz nire amona eta nire aitite hil ziren momentua gogorarazten didalako.

Gustatu egin zait gehien bat amodioa liburuaren gai bat delako eta ere liburuan agertzen diren lekuak imaginatzean ondo sentitu naizelako.

Liburuaren amaiera ez zait batere gustatu, oso tristea izan delako eta horregatik nahi nuen amaiera beste modukoa izatea.

Nire ustez izugarri aldatzen da hasieratik amaiera arte eta hasten den momentutik ez duzu espero zer gertatuko den.

Liburua pentsatzea egin dit: dena ongi egon ahal da momentu batean eta bat-batean dena guztiz aldatzea txarrera. Horregatik, ahalik eta hoberen bizi behar da, momentu guztiak aprobetxatzen, ez dakizulako noiz bukatuko den zure bizitza.

Ez naiz protagonistarekin identifikatuta sentitu. Beste liburu batzuetan protagonistarekin identifikatuta sentitu naiz baina liburu honetako protagonistarekin ez zait hori gertatu.

Ondo idatzia dagoela uste dut, gainera amaiera lehen esan dudan moduan oso tristea da eta gainera idatzia dago modu batean tristura gehiago emateko, nire ustez.

Liburua nire lehengusinari gomendatuko nioke, bere gustokoa izango dela uste dudalako. Oso sentibera da bera ere eta liburua unkituko ziokeela uste dut.

Miren Agur Meaberen beste liburu bat irakurri dut ere; “Urtebete itsasargian” eta pilo bat gustatu zitzaidan. Mirenek idatzitako beste libururen bat irakurriko nuke.

Idazle honek idatzitako liburuak interneten begiratu ditut eta haien artean “Azalaren kodea” deigarriena iruditu zait; izenburu horrekin ez dudalako imaginatzen zer gertatuko den eta interesgarria iruditzen zaidalako izen horrekin.

 

 

 

 

Greta – egin beharrekoak
Non sailkatua : Otsaila 3rd, 2009

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkinik Ez

GRETA. Jasone Osoro. 1. Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu? Zergatik? 2. 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua. 3. Zure ustez, Ana Oskarrekin itzuliko da? Zu bera izatera, zer egingo zenuke? Oskarrek Gretarekin duenari normala deritzozu? Zergatik?   1. Liburu hau nire gustokoa izan da. Gehien bat amodioa dagoelako liburu honetan eta niri halakoak gustatzen zaizkit eta emozio asko elkarrekin dagoelako ere bai. Gainera, irakur erraza iruditu zait eta asko engantxatu nau. 2. Liburu honetako protagonista Oscar da eta bere amonarerik bizi da bere ama hilda dagoelako, edo hori pentsatzen du. Amonak denda bat zeukan eta bertan maniki bat zegoen. Oscarrek manikia pertsona baten antzera tratatzen zuen eta bera bezalako pertsona zela pentsatzen zuen. Protagonista neska batekin hasten da irteten, Ana izenekoa eta berarekin bizitzera joan egin zen.Anak Oscar asko maite zuenez, ez zuen ezer esaten Oscarrek manikiarekin zuen tratuaz baina egun bat heldu zen non Anak galdera bat egin zion: manikia ala ni? Oscar hirira joan zen manikia denda bateak uzteko. Hirian bertan, bere amonaren dendara joan zen eta bertan argazki bat aurkitu zuen; bere ama eta amama elkarrekin. Argazkian helbide bat ageri zen, ostatu edo halako batekoa, hara joan eta bertan alojatu egin zen.Bertan, Abba izeneko transexual bat ezagutu zuen eta beste hainbat pertsona ere. Pentsioaren jabea ere ezagutu zuen. Hirian denbora asko egon zen eta Ana jadanik kezkatuta zegoen, beraz bere bila joan zen. Oscarrek Anaz paso egiten du apur bat eta Anak Oscarrekin moztu egiten du erlazioa. Gertakari asko bizi egiten ditu protagonistak hirian. Egun batean autobusean zihoala Oscar pentsioko jabearekin, hitzegiten eta hitzegiten konturatu egin da bere ama dela. Esan egiten dio eta hurrengo geralekuan emakumea jaitsi egiten da, korrika hasten da eta errepidea gurutzatzeko orduan kotxe bate harrapatu egiten du. Oscarren ama hospitalean egoten da baina azkenean hil egiten da.Oscar afektaturik herrira itzultzen da eta Abbak tranpa bat egiten dio Anarekin itzul dadin. Ana ile-apaintzailea da eta egun batean Abba joaten da eta ezkontza baterako orrazteko eskatzen dio. Asko hitz egiten dute elkarrekin eta Abbak soineko oso polit bat zuela esaten dio, frogatzeko eskatzean, jantzi egiten du Anak eta irtetean herriko jende pilo ikusten du; haien artean, Oscar.Protagonistak ezkontzeko eskatzen dio baina Anak ezetz esaten du, gertatukoarekin oraindik minduta. Azkenean, Oscar herrian geratzen da baina ez dira elkarrekin ezkontzen. 3. Nire ustez Ana Oscarrekin itzuliko da. Nahiz eta Oscar arraroa izan, Anak pilo bat maite duelako eta nahiz eta minik eman dion, Anak errealitatean nahi duena da berarekin elkarrekin egon. Maite du eta amodioa amodioa da.Ni Ana izango banintz, ez nintzateke Oscarrekin itzuliko. Min handia egin diolako eta orain Oscar konturatu egin denez ez dio Anak kasurik egin beharrik. Orain bera gelditu dadin triste eta ez bere amodioarekin. Txarto irudituko litzaidake hori niri norbait egitea eta norbait egingo balit hori, nik antzarak ferratzera bidaliko nuke.Beste aldetik, ez zait batere normala iruditzen Oscarrek Greta manikiarekin duena, normala ez delako eta zoroen gauza bat iruditzen zaidalako. Gauza bat da manikia bere ama hilaren isla edo horrelako zerbait izatea eta manikia ikustean, bere amaz oroitzea baina beste gauza bat da pertsona normal bat bezala tratatzea. Azkenean, panpin bat baino ez da. 

                                                                        Oiane Cainzos Mendikote. 1.BH

Gezurrak ala egiak?
Non sailkatua : Abendua 10th, 2008

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 12 Iruzkin

Nik gehien bat egiak esaten ditut. Noizbait ere gezurrak esaten ditut baina ez da oso normala izaten. Gezurren bat botatzen dudanean, nire amari botatzen diot. Adibidez… beno adibideak nik gordetzen ditut jajaja baina nork ez du edonoiz gezurrik esan? Badaude bi motatako gezurrak: gezur txikiak eta gezur handiak. Gauza bat da norbaiti minik ez emateko gezur bat botatzea eta beste bat da lagunen bati gezur galanta botatzea. Hori ez dago ondo ikusita. Niri ez zait gustatzen pertsona faltsuak eta horretako pertsona pilo daude mundua. Sestaon bertan ere. Hemen nire alboan, Omara dut eserita eta esaten dit, gezurren bat botatzen dudanean, nire aurpegian hautematen duela. Batzuetan bromaren bat egiten dudanean adibidez, barrez hasten naiz. Gezurtia lehenago harrapatzen da, herrena baino; edo hori esaten dute gutxienez.

Datozen asteetarako zeregina
Non sailkatua : Abendua 3rd, 2008

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkinik Ez

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

Nire Aurkezpena
Non sailkatua : Urria 29th, 2008

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 3 Iruzkin

Kaixoo!

Nik Oiane naiz eta 1btz-en nago. Hau nire lehenengo ekarpena da blog honetan baina badaukat ere fotolog eta tuenti. Hemen iruzkinak egingo ditut hainbat testuei buruz eta noibait ere argazkirenbat eta bideorenbat igoko ditut.Oraindik ez dut asko kontrolatzen baina pixkanaka-pixkanaka ulertzen joango naiz. Klasean Koldok bidaltzen dizkigun gauzak egingo ditut, laburpenak edo iruzkinak agian baina beste batzuetan ere nahi ditudan gauzak egingo ditut. Adibidez, youtubetik nire abesti gustokoren bat igo edo horrelako zerbait. Edo ere fotolog-etik argazkiren bat hartu eta hona igo ere bai. Gaurkoz ez dut gehagorik idatziko. Beste egun egun batean jarraituko dut gauzak idazten.

Agurrr!* :)

Kaixo Mundua!
Non sailkatua : Urria 28th, 2008

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 3 Iruzkin

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Nabigazioa
Pertsonala
  • Deskribapena :
  • Nire ICQ:
  • Nire MSN:
Egutegia
Maiatza 2012
A A A O O L I
« mai    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  
Honi buruz
Atalak

Artxiboak
Bilatu

links
Kredituak eta jarioak